Aurkezpena
Godot plataforma ezberdinetan lan egiten duen joko motor bat da. Honekin 2 eta 3 dimentsiotako jokoak egin daitezke. Jokoen programazioa errazten duten tresna asko ekartzen ditu eta egindako jokoak mahaigaineko sistemetan (Linux, macOS, Windows), mugikorretan (Android, iOS) eta webean (HTML5) exekuta daitezke.
Beste alderdi oso garrantzitsu bat Godot bera software askea dela da. Hain zuzen ere MIT lizentzia erabiltzen du.
Bideo-jokoak egiterako orduan 3 alderdi nagusi elkartzen dira:
- Gidoia: Abenturak izango dituen pertsonaiak definitzea, izango duten helburuak…
- Diseinua: Pertsonaiek irudiak, atzeko planoak, objektuak, menuak, soinuak, …
- Programazioa: Jokoan egongo diren elementuak izango duten portaera eta haien arteko elkar-eraginak, …
Gidoia egiteko eta abentura zehazteko ez da software berezirik behar, testu prozesadore batekin nahikoa da. Diseinurako tresna ezberdinak daude, oso harrera ona duten bi krita (2D) eta blender (3D) dira eta programazioa egiteko Godotek berez Python lengoaiaren oso antzeko bat erabiltzen du, baina C# erabil daiteke ere. Kodea antolatzeko eta partekatzeko oso egokiak dira Git bertsioak kudeatzeko sistemak Bitbucket edo GitHub, adibidez.
Bitxikeri moduan Thimbleweed Park jokoa egin zutenen esperientzia blog batean azaldu zuten. Nola izan zuten ideia, nola garatzen joan ziren pertsonaiak, nola diseinatu zituzten jokoaren puzzleak, nola antolatu zuten dirua,…
Artikulu asko badira ere, mundu hau interesgarria irudituz gero patxadaz irakur daitekeen bloga da.
Esteka batzuk
YouTubeko Tutorialak
- GDquest: Godot eta Krita
- KidsCanCode: Python eta Godot
- GameFromScratch: Godot eta informazio orokorra
- UmaiPixel: Godot
- César León: Godot
Aurrediseinatutako elementuak
Webgune askotan ordaindu beharreko elementuak daude, baina ere doako batzuk, hauek interesgarriak dira lehenengo hastapenak egiteko.
Beti kontutan hartu erabiliko dituzun elementuen lizentziak!
- https://opengameart.org/
- https://www.kenney.nl/assets
- https://itch.io/game-assets/free
- https://www.gameart2d.com/freebies.html