Urr 10

Geologia

Ordenatu itzazu  mapa horiek eta aldi  berean azalpen txiki bat eman. Hortarako  klikatu

hemen

Ira 28

EB.AREN ESKUALDE POLITIKA

Eskualde-politikarako tresna berriak

 

Hiru dira 2007-2013 aldirako eskualde-politikaren alorrean sortutako tresna berriak; tresna hauen helburu nagusiak estatu-kideei eta eskualdeei funtsak modu garbian eta eraginkorrean baliatzen eta finantza-ingeniaritzako tresnak hobeto erabiltzen laguntzea da. Horrela, Europako Batzordearen, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) eta beste finantza-erakunde batzuen arteko elkarlan estuaren bidez, eskualde- eta estatu-erakundeen ahalmenak ugarituko dira.

JASPERS (Joint Assistance in Supporting Projects in European Regions: Europako eskualdeetako proiektuei eusteko laguntza bateratua) tresnaren xedea Europako I Batzordearen, EIBren (Europako Inbertsio Bankua) eta Berreraikuntza eta Garapeneko Europako B~kuaren arteko lankidetza garatzea . da, estatu-kideei eta eskualdeei garrantzi handiko I proiektuak prestatzen laguntzeko.

JEREMIE (Joint European Resources for Micro to MeI dium Enterprises: baliabide europar bateratuak mikroenpresentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat) ekimena Europako Batzordeak, EIBk eta Europako Inbertsio Funtsak abiarazi dute, EBko eskualdeetan mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak sortzeko ‘ finantzazioa eskuragarriagoa egiteko.

JESSICA (Joint European Support for Sustainable Investment in City Areas: hirialdeetako inbertsio iraunkorrerako sostengu europar bateratua) Europako Batzordearen ekimena da, EIBrekin eta Kontseilu Europarraren Garapenerako Bankuarekin elkarlanean bideratua, hirialdeetan inbertsio iraunkorrak sustatzeko.

 

Regional Policy Inforegio

 

Asamatu itzazu gure eskualdean egin daitezken proiektuak.

Ira 27

EBko kontraste fisikoak

Dokumentu honetan badituzu 15 hitz. Taldekatu behar dituzu hiru multzotan eta multzo bakoitzean 5 hitz egonen dira. Beraien arteko erlazio logikoa sortu behar duzu (klima,erliebea,jarduera,paisaia,…)

Dok

Mar 21

Hirugarren ebaluaketako lehenengo lana

1. Nola erantzun zion Europak Gerra Zibilari ?

2. Nola antolatu ziren altxatuak, Estatu kolpearen ondoren?

3. Zein talderi lagundu zioten sobietarrek?

4. Aipatu Gerra Zibileko gudu nagusiak eta azaldu haien emaitzak.

5. Zein garai izan zituen diktadura frankistak? Zein izan ziren garai horien ezaugarriak?

6. Zein gizarte talde izan ziren erregimenaren laguntzaile nagusiak?

7. Zergatik esaten da erregimenak errepresio gogorra gauzatu zuela 1940ko hamarkadan? Zein taldek eutsi zion nagusitasun politikoari?

8. Zer-nolako nazioarteko egoera izan zuen diktadurak 1940ko hamarkadan? Zein aldaketa izan zituen 1950eko hamarkadan?

9. Nolakoa zen gizarte egoera 1940ko hamarkadan? Eta 1960eko hamarkadan?

10. Zein izan ziren 1960ko hamarkadako hazkunde ekonomikoaren arrazoiak?Nola konpondu zen desoreka merkataritza balantzan?

Abe 16

Historiako bigarren lana

GIZARTEA ETA EKONOMIA 1833-1931

Gaiko apunteak

Aurkezpena

eta

Laburpenak

 erabili ondotik erantzun ondo galderak.

Continue reading

Aza 17

Klimograma baten komentarioa

KLIMOGRAMA

Grafiko honetan agertzen zaigu ezkerreko ardatz bertikalean tenperaturen balioa, eskuinekoan berriz prezipitazioak agertzen dira. Ardatz horizontalean berriz hilabeteak agertzen dira.

Continue reading

Urr 22

Historiako lehendabiziko lana

GALDERAK

 

1. Zerk eragin zuen frantsesek Espainia okupatzea?

2. Zer-nolako ondorioa izan zuen Espainian 1808ko maiatzaren 2ak?

3. Zer-nolako jarduerak egin zituzten gerrillek gerran? Zure ustez, erabakigarria izan al zen

haien jarduera?

4. Nortzuk izan ziren frantsestuak?

5. Zein izan zen Cadizko Gorteen jatorria?

6. Zein izan zen Espainiako lehen konstituzioaren funtsezko oinarriak?

7. Azaldu Fernando VII.a Cadizko Konstituzioaren aldekoa izan zen ala ez.

8. Zergatik onartu zuen 1820an?

9. Definitu: moderatua, sutsua eta erregetiarra.

10. Zein izan ziren arazo nagusiak 1814-1833 aldian?

Api 11

ADIN PIRAMIDEA

1970ko adin piramidea

Populaketaren adin piramidea aztertzen dugun bakoitzean sexua bitan berezi egiten dugu. Ardatz horizontalean ezkerraldean gizonezkoak daude eta ardatz honen eskuinaldean emakumezkoak. Ardatz bertikalean adina adierazita dago. Formari dagokionez honako hau pirámide itxurakoa (pagoda) dela erran daiteke. Espainiako populazioaren egoera ikasten dugu 70 urtean. Adinari begiratuz sailkapen hirukoitza egin ohi da: gazteak (0-14), helduak (15-65) eta azkenik zaharrak (+ 65).

Continue reading

Ira 28

BIDEOA EBri buruzkoa

EUROPAKO ERKIDEGOAREN BILAKAERA MODU ERRAZEAN IKUSTEKO SAKATU HEMEN:

AGIRI BAKUNA

Ira 27

Zer da Europar Batasuna?

Europar Batasuna (EB) estatuz gaindiko erakunde bat da, eta bere estatu-kideen arteko lotura ekonomikoa eta lankidetza sendotzea ditu helburutzat. Horrez gainera, erakunde berdingabea da bere izaera dinamiko eta ebolutiboagatik  sorrera itunetan ageri denez. 1993ko azaroaren 1ean Maastricht-eko Ituna edo Europar Batasuneko Ituna (EBI) indarrean jarri zenez geroztik, Europako Erkidego ohia (EE) Europar Batasuna (EB) bihurtu zen.

Gerora, beste herrialde batzuk gehitu zaizkio Batasunari, eta horiek ere, hasierako kideen gisan, burujabeak dira.