Godot: Lehenengo Urratsak

Standard

Lehenengo eta behin Godot programa deskargatu behar da. Hau konprimatutako fitxategi baten barruan dator, beraz deskarga burutzen denean deskonprimatu eta dagoeneko prest dago lan egiteko.

Bi klik egiten denean lehengo aldiz hurrengo leihoa agertzen zaigu, bertan proiekturik ez dugunez “Asset Library” delako adibide biltegia irekitzeko proposatzen digu. Bertatik posible izango da adibide horiek deskargatzea haien funtzionamendua aztertzeko. Bestela “Cancel” sakatu behar da.

Lan egiten hasteko proiektu berri bat sortu behar da. Honetarako “New Project” aukeratu behar da eta agertzen den leihoan proiektuaren gordeko duen karpeta hautatu, eta proiektuari izena eman behar zaio. Irudian agertzen den bezala programak automatikoki proiektuaren izenarekin karpeta berri bat sortzeko aukera ematen du.

Proiektua kargatzen denean 3 dimentsiotako bistarekin hasten da. Gure kasuan ikasteko eta batez ere diseinuaren aldetik errazagoa denez 2 dimentsiotara pasako gara. Honetarako goialdean leihoaren erdian dagoen 2D botoia sakatu behar da.

Irudian ikusten denez Godot-en leihoa 6 zatitan banatzen da:

  • Goialdeko menua: Programa gehienetan bezala ezkerraldean menuak agertzen dira (Scene, Project, Debug, Editor, Help), jarraian erdian izan ditzakegun bista ezberdinak (2D, 3D, Script eta AssetLib) eta bukatzeko eskuinaldean proiektua abiarazteko botoi ezberdinak.
  • Pantailaren ezkerraldean, beherago, Fitxategi sistema agertzen da. Goiko aldean proiektuaren barruan (res://) dauden karpetak agertzen dira (kasu honetan ez dago bat ere) eta behean hautako karpetak dituen elementuak.
  • Pantailaren erdialdean jokoaren itxura ikus daiteke (oraingoz hasi gabea)
  • Eskuinaldean, goialdean Eszena bakoitzak izango dituen elementu (node) ezberdinak agertuko dira, eta behean aukeratukoaren propietate ezberdinak.

Aurrerago ikusiko dugun bezala, elementu bati programazioa gehitzen diogunean (bere gainean eskuineko botoiarekin “Attach Script” sakatuz, izena eman eta gero erdian beste bista irekiko zaigu behar den testu editorearekin.

Hau da Godot programaren erabileraren oinarrizkoa. Joko bat egiten dugun heinean sakonduko dugu atal bakoitzean.

Informazio gehiago dokumentazioaren orri ofizialean aurki dezakezu: https://docs.godotengine.org

Oharra: Azaldu diren atalak mugi daitezke, beraz posible da interneten aurkituko dituzun baliabideren batean ezberdina egotea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.